Arrasateko lorezainek Ahal Dugu Arrasateren eta EH Bilduren babesa jaso dute

0
901

Arrasateko lorezainak bizitzen ari diren egoera salatu dute gaur goizean Ahal Dugu Arrasatek eta EH Bilduk udaletxean eskainitako prentsaurrekoan. Gaur 53 egun bete dituzte greban, eta prentsaurreko honekin, oposizioko alderdiek babesa adierazi nahi izan diote.

Arrasateko lora eta zuhaitzak zaintzen dituzten langileak subkontratatuta daude Prezero enpresaren bitartez. Eva Abuin Ahal Dugu Arrasateko zinegotziak azaldu duenez “Lorazainak badaramate 10 urte lan baldintza berdinekin. Urteak dira KPIa igotzen ez zaiela eta hau eskatu duten momentuan Prezero enpresak ezetz borobila eman diete. Gogorarazi dezagun Prezero enpresa multinazional baten parte da irabazi handiak dituena.”

Bestalde, Maider Morras EH Bilduko zinegotziak azpimarratu duenez “garrantzitsua da langile hauen azalean jartzea, 1.100€ hilero kobratzen dute, gure zuhaitz, lora etab zaintzen dituzte bai euria eginedota sekulako beroa. 53 egun greban egon ostean eskatzen duten bakarra KPIa igotzea da eta oraindik ez daukate ez Prezeroren berririk ez Arrasateko udal gobernuaren aldetik inolako erantzunik uztailean elkatu zirenetik.”

Morrasek gehitu duenez “udal gobernuak osoko bilkura urrirate ez du egingo eta aldaketak egon behar badira bertan izan behar dira, honek suposatzen du beste 30 egun egon beharko direla greban honek beraien bizitza eta familietan duen eraginarekin.”

Honen aurrean, Ahal Dugu Arrasatek eta EH Bilduk Arrasateko udal gibernuari eta Prezerori honako eskaera egin diete, “errespetatu ditzala langileen eskubideak eta pleguetan jaso dezala KPIaren igoera eta Udal Gobernuak exigitu diezaiola hau berau enpresari.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen