Lehen argazkia: AEK / Bigarren argazkia: Korrika Batzordea.
AEKak Korrikaren antolaketarako datozen hainbat hitzorduren berri eman du, Debagoienean egingo direnak:
-Otsailak 12, osteguna, Bergara: Korrika denda, 16:30etik 20:00etara, Irala kalean.
-Otsailak 13, ostirala, Eskoriatza: Korrika denda, Huhezin, 12:45etik 14:15era, eta Herriko Plazan, 18:30etik 20:30era.
-Otsailak 18, asteazkena, Antzuola: Korrika batzordea, Olaranen, 18:00etan.
-Otsailak 19, osteguna, Arrasate: Korrika batzordea, Kulturateko Loramendi gelan, 18:00etan.
Horrez gain, Leintz Gatzagan ere egin dute lehendabiziko Korrika batzordea [bigarren argazkian]; horrenbestez, Debagoieneko herri guztietan daude martxan.





