Arrasateko kirolaren etorkizuna herriarekin erabakitzeko prozesua martxan jarriko du Udalak ekainean

18
2756

Aurreko legealdian aurreproiektua egin zen eta covid-19ak prozesua atzeratu duen arren Udalak aurrera jarraitzen du kiroldegi berriaren proiektuarekin. Ekainean abian jarriko den parte hartze prozesuan parte hartzera herritar guztiak daude deituak, kirol klubak barne. 

Testua: Arrasateko Udala.

Aurreko legealdian Arrasateko udalak Musakolako kiroldegia berritzeko aurreproiektua prest utzi zuen. Bigarren fase honetan, Musakolako kiroldegiaz gain herritarrekin landu nahi da herriko azpiegituren mapa, hala nola, Iturripeko Kiroldegia edota Uarkapeko frontoia.

Maria Ubarretxena alkateak adierazi duenez “ausardiaz ekingo zaio lanari. Arrasate beti izan da herri ausarta eta oraingoan ere ausardiaz ekingo diogu gure herriak duen behar estrategiko bati: herriko kirol azpiegiturak. Herritarrekin jorratu nahi dugu Arrasateko kirolaren etorkizuna”.

Udal gobernuak nabarmendu du urte anitzeko inbertsio plana dela, “hurrengo Udal Gobernuak ere konprometituko dituena, eta horrexegatik era partekatuan lantzea, ordezkari politiko, herritar zein eragileen artean, lehentasun nagusia da Udalarentzat. Udala zero zor egoeran dago eta beraz, ausardiaz ekin behar diogu kirol azpiegituraren mapari. Eta 10 urteko inbertsio plana du buruan Udal Gobernuak, ondorenean parte-hartze prozesuan zehatzen den proiektuaren arabera egokituko dena”.

Proiektu honetarako, Udal Gobernuak hasieratik izan nahi izan du talde politiko guztien babesa eta lankidetza lortzea. Horretarako, lankidetza errazteko bitartekaritza zerbitzua kontratatu zuen, baina EH Bilduk uko egin zion proiektuan parte hartzeari.

2. Fasea: Kirol Instalakuntzen Mapa osatzeko prozesua 2021 ekainean hasi eta 2022ko otsailera bitarte

2. Fasearen helburua Arrasateko kirol azpiegituren mapa partekatua sortzea izango da herriko kluben ordezkariekin, erabiltzaile zein herritarrekin. Sortutako maparen baitan, egungo kirol azpiegituraz eta horien berritzeaz diagnosi konpartitua sortuko da eta lehentasunez berritze lanak aurrera eramateko hurrenkera adostuko da. Talde posizioaren eta kontsentsuaren arabera, kirol zerbitzuen planifikazioa eta horien ezaugarriak landu eta adostuko dira, horrela sortuko delarik kirol zerbitzuak berritzeko herri proposamena.

Prozesuak 5 fase izango ditu:

  1. 1. Fasea: Prozesuaren diseinua eta egitura sortzea. Bertan 5 lan-talde egongo dira: kirol batzordeko ordezkariak, langileak, klubetako ordezkariak eta erabiltzaileak eta herritarrak.
  2. 2.Fasea: Diagnosia sortzeko deliberazioa. Interbentzio beharra duten kirol azpiegituren mapa eta diagnosia sortu; Lehenetsitako interbentzioen ezaugarriak; diru aukeren eta mugez hausnarketa; interbentzioen hurrenkera.
  3. 3.Fasea: herritarrekin zein Haurren Kontseiluarekin kontrastea. 5 egunez bilera irekiak.
  4. 4.Fasea: kontsentsua eta itxiera. Herritarren ekarpenak eta balorazioak jaso eta aukera berriak aztertu.
  5. 5. Fasea: emaitzen dokumentazioa.

Udal ordezkariek adierazi dutenez: “Herri osasuntsu bat dugu helburu, arrasatearren ongizatearen bermea erdigunean kokatuz. Horrek, gure ildo estrategiko nagusietako batekin egiten du bat: beharrezkoak eta kalitatezkoak diren azpiegiturak eskaintzea herritarrei, kasu honetan kirol esparrukoak. Zaharkituta ditugu egungoak eta ber-dimentsionatu behar ditugu, txiki geratu baitira. Adin guztietarako egokitutako kirol instalakuntza berriak, jasangarriak, irisgarriak… arrasatearren beharretara era errealean eta etorkizuna aintzakotzat hartuz egokitutako azpiegiturekin. Herritarrekin landu genuen 2018an lehen fasea, eta orain, bigarren fasean, mapa bere osotasunean ere arrasatearrekin egingo dugu. Herritarrentzako instalakuntzak dira, eta garrantzitsua bezain aberasgarria da parte aktibo izatea. Egin genuen, ari gara eta elkarlanean gauzatuko dugu”.

2017an abiapuntua, Musakolako Kiroldegiaren 40. urteurrenean

2017an 40 urte bete zituen Musakolako Kiroldegiak, eta hain zuzen, orduan ekin zion Arrasateko Udalak herriko kirol instalakuntzen azterketari, Musakolako zein Iturripeko kiroldegien eraberritzea izanik muina. Batak zein besteak arazo estruktural ugari dituzte eta, urteen poderioz, zaharkituta zein txiki geratu dira instalakuntza ezberdinak.

2018ko lehen seihilekoan garatu zen herriko kirol instalakuntzen inguruko parte-hartze prozesuaren lehen fasea. Kirol elkarte guztiekinbatu zen Udala euren beharrak aztertzeko, baita herriko kirol azpiegituren erabiltzaile diren herritarrekin ere.

Paraleloki Arrasateko 2019-2029 Kirolaren Plan Estrategikoa burutzeari ekin zion Udalak, atal bereizi bat izanik Musakola zein Iturripeko Kiroldegien eraberritzeak. “Herritar eta eragileekin egindako prozesuan, ebatzi zen kiroldegi berri bat beharrezkoa zela, gaur egungoaren aldean, azpiegitura gehiagorekin. Herritarren partetik ere berritzeko beharra azpimarratu zuten: kanpoko eta barruko igerilekuetan espazio falta…” azaldu dute udal ordezkariek.

2018ko bigarren seihilekoan Udalak aurre-proiektua landu zuen, herritarren eskaerak bertan txertatuz. Bilera irekiak egin ziren berriz ere emaitza aurkezteko, eta panel ezberdinetan irudikatu zen Musakolako kiroldegi berria, beste hainbaten artean.

2019an proiektua garatzeko pausuak eman ziren: kudeaketa, inbertsio maila… Orain, bigarren faseari ekingo zaio informazio guztia aintzakotzat hartuz.

18 IRUZKIN

  1. Zuek kiroldegi bat egingo zenutela esan zenuten, kiroldegian bertan aurkeztu zena. Nik botoa eman nizuen, ta orain hau?

  2. Kirolari gutxi argazkian. Lehengo proiektua mundiala prestatu hauteskundeak irabazteko eta orain lanketa egin? ez al luke alderantzikoa izan beharko? baina zein inozoak garen arrasatearrak…

  3. Musakolako kiroldegia berrituko zutela esan zuten hauteskundeetan, eta berretsi dabe hala egingo dutela. Niri ondo iruitzen jat plangintza osoago baten barnean sartzie… Nik behintzat, aukera badau, hartuko dot parte.

    • Angel, hori gezurra da. Kiroldegia ez dute berrituko, ez behintzat beraiek agindu bezala. Gezurretan ari dira eta nahi baduzu Goiena, Mondraberri eta Diario Vascon Mariak egindako deklarazioak daude non legislatura honetan 30 miloi euro inguruko kiroldegi berria egingo zutela agintzen duen. Mariak dimitu egin beharko luke gezurra esateagatik. Gezurra esateagatik hauteskundeak irabazi zituen eta orain gezur hori tapatzea du helburu Arrasatearren gaitzespena ekidite aldera

  4. Noiz bueltauko dia mankuernak eta diskoak uarkapera?

    Hilabetetan zehar Jaloi barra desagerturik egon da eta bat batean agertu omen da. Orain segurua al da erabiltzea? Adarra jotzen hari zeate?

    Utzi hain gestio txarrak eiteari. Kirol zinegotzi moduan, eon dadila kirola eiten dun baten bat… Hau lotsagarrixa da.

    Gimnasioko den dena desinfektatzen deu bertako erabiltzaile guztiok. Ze arazo dago erabilera osoa aurrera eramateko? Deskonturik egin behar al dezute, instalakuntzako zati haundi bat kenduta edukitzeagatik?

    Aurten, urteko abonua sartu diazute. Hurrengo urten bakit nork eztun euro bat ere ez ordainduko. Gero bajak darela bazkide kopuruan… Eztakitena da, nolatan jarraitzen deun zuen tranpatan jausten. Nire pazientziakin behintzet amaitu dezute.

  5. Guztion diruarekin (eta ez alderdikoarekin) ordaindutako eta kirol batzordean ere landu ez zen Kiroldegi maketa bat saldu zenuten. Orain gaia landu behar dela? Arrasatearrok 3 urte galdu ditugu, baina zuek hauteskundeka irabazi zenituzten ezta? (maketa haueskundeetarako zen zuen estrategia nagusia).
    Ez ahal da zuzenagoa gaia lantzea eta gero horren araberako eta neurriko kiroldegi proiektu bat enkargatzea?
    Iruzur galanta egin zenuten eta orain onartzen ari zarete Plan estrategikoa egin zuen enpresak aholkatu bezala, kiroldegia proiektatu aurretik, herriaren beharren era plan estrategikoaren araberako lanketa sakona egin behar zela. Aspaldi egina behar zuena eta ez orain, gainera aurpegia garbitzeko!

  6. Ekipo hau holako puesta en escenekin datorrenien, malo. Eta holako txapak sartzen, bi aldiz malo. Kea saltzen betiko moduen. Zerbait egin dutela sinestu arazi guran, ezer ez dutela egin ezkutatzeko. Albistia irakurri eta zerekin geratzen gare? Ba horrekin, sei urte daruela Mariaren ekipoak kirolean zerbait egiten dutela itxurak egiten, plan uztel eta prozesutan dirua alperrik gastatzen, azkenean ezer aurrera ez eramateko. Ez kiroldegi, ez plan estrategiko… ez porras.

  7. Barkatu akatsa (ahal).
    Uler zitekeen kiroldegi aurreproiektu azkar bat Aldundiko azpiegitura diru-laguntza programatik dirua eskatzeko baldin bazen. Baina garai hartan (hauteskunde bezpera) 4 urtetarako izaten diren programa erdian ginen eta itxita zegoen eskaera (proiektuak aurkezteko) leihoa. Gaur egun ere itxita jarraitzen duela uste dut. Beraz, arrazoirik ote zegoen hauteskunde logikatik at, petit comite an, kirol elkarteekin bakarrik kontrastatutako kiroldegiaren ezaugarri zerrenda bat arkitekto bati pasatzeko, gainerako inplikatuekin kontrastatu gabe?
    Kiroldegi berria, egin egingo da, noski. Baina apustu egingo nuke ez duela maketa horren antzik izango. Hura, guztion diruarekin ordaindutako hauteskundeetarako kanpaina borobila izan zen.

  8. Ba nik inguruko kiroldegi mordo bat erabili izan dittut, eta egixa da instalakuntzek berritzeko premia badaukiela, baina zerbitzua Arrasaten oso ona da. Ez jat ideia txarra pentsetan kirol instalakuntza guztien azterketa eittia, Musakolatik harau be, kirol azpiegitura mordua dauzkulako herrixan eta guztien arteko oreka bat topetia ona da, herrixan oreka bermatzeko.

  9. Irudiak irudi, herrixandako ekimen ona da. Goazen politikeixak alde batera ixtera eta batera gure herrixa eraikitzera. Hori da alkatiai eskatzen dotzauna ez? Parte hartzea bultzatzia. Aukeria badaukou, aprobetxau deigun!

  10. Lotsagarrixa da hemen botatzen ditxuzuen iruzkin batzuk irakurtzia. Errespetua mesedez. Fisikuakin sartzeko biharra dau bakoitzak bere iritzixa botatzeko, edo?!

    Ni Musakolako kiroldegiko erabiltzailia naz eta parte hartukot!

      • Uste dot argi utzi dabela proiektuaren muinean kokatzen dala Musakola. Horrek esna nahi du egingo dutela. Ez dakit nondik atera dozun ez dabela eraikiko. Danok dakigu kiroldegi berri bat ez dala gauetik egunera egiten, ezta urte batetik bestera ere.

  11. Kirol inguruko zerbitzua ona dala? Bai zera be!!! Gogoraraztrn dizut pizinia 4 hile egon dala kristalera barik

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen