Arrasateko jubilatuen etxeek beren eskaintza erakutsi dute Seber Altuben

0
703

Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunaren dela eta, Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, azoka bat egin da Seber Altube plazan Arrasateko jubilatuen etxeek ikasturte honetarako antolatu dituzten jarduerak erakusteko. Uribarriko, Etxaluzeko, Toki-Argiko eta Musakolako ordezkariak bertan egon dira egitarauak aurkezten.

Bestalde, arratsaldeko 18:00etan, Kulturaten, Aritz Resinesek, Arrasateko Sexologia Zerbitzuko kideak, hitzaldia emango du pertsona nagusien sexualitateari buruz.

Irailaren 30ean, bihar, goizeko 10:00etan Sasoibidek antolatutako irteera egingo da. Hiru ibilbide prestatu dituzte, zailtasunaren arabera. Ibilbiderik errazena Mojategiraino izango da, zailtasun ertainekoa Arrasateko Balkoneraino eta zailena Miraballeseraino. Itzuleran lunch bat izango da Etxaluzen, eta txartelak salgai egongo dira 5 euroren truke. Arratsaldeko 16:00etan Iturripen Bixi-biziren eskutik Hobekuntza fisiko-motrizerako tailerra izango da.

Amaitzeko, urriaren 1ean, ostirala, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean, ekitaldi bat egingo da Kulturaten, kolektibo horren interesak nabarmenduz. Ekitaldia Arrasate Musikalen emanaldi batekin amaituko da.

Gaurko sexualitateari buruzko hitzaldia eta ostiraleko Kulturateko ekitaldia YouTube plataformaren bitartez ere jarraitu ahal izango dira streaming bidez.

Irailak 29, asteazkena, 18.00etan: Sexulitatearen inguruko hitzaldia

Urriak 1, ostirala, 11.00etan: Persona nagusien nazioarteko eguna

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen