Nekane Murga Osasun sailburuak jakitera eman berri du Eusko Jaurlaritzak ikastetxeei aholkatu diela irakaskuntza jarduerak etetea. Haurreskoletatik Unibertsitate artean aplikatuko da. Aurrez aurreko jarduera guztiak etengo dira bihartik (martxoaren 13tik) aurrera:
- Arrasate Herri Eskolan
- Arizmendi Ikastolan
- Arrasate Institutuan
- Mondragon Unibertsitatean
- Arrasateko Helduentzako Hezkuntza Iraunkorrean (HHI-EPA)
- UPVn
- …
Irakaskuntza jarduerak 15 egunetan etengo dira, printzipioz. Eskolaz kanpoko jarduera kolektiboak ere etengo dira. Etenaldiak Lanbide Heziketari ere eragingo dio.
Ikastetxeetako langileek beren ohiko ordutegian jardungo dute, material didaktikoa prestatuz eta “ahal den neurrian” ikasleen esku jarriz, ikasleek modu ez-presentzialean ikasten jarraitu dezaten.