Bideoa: Bizirik Nahi Dugu Clash
Alemaniako topagune-taberna honek 15 urte egin ditu kontzertuak, mahai-inguruak, jai solidarioak,… antolatzen eta aurrera eramaten.
Gainera, militantzia produktuen prezioetan ere aplikatu du, bertako edarien eta bazkarien salneurriak apalagoak direlako.
Clash-ek dei egin du “ixtear” dagoela, eta kontuan hartzekoa da euskaldun eta euskal musika talde ugariri aterpe eman diela urteetan zehar.
Clash-ek helburu ditu bertako “20 kideko lantaldeak aurrera egiteaz gain, orain arteko elkartasun egiturei eustea”. Horretarako laguntza ekonomikoa eta ideiak jasotzeko kanpaina martxan dago.
Deialdia alemanez, ingelesez, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez egin du. Clash-ek euskaldunei agertu izan dien elkartasuna, orain Clashek euskaldunengandik jasotzen ari da.
Besteak beste, The Potes, Arcada Social, Brigade Loco, Iheskide edota Esne Beltzak lagundu egin dute. Clash eusteko 30.000 € behar dira, eta honezkero 17.000 jaso ditu.
Bide honetan, Arrasateko lagun ugarik, tartean hainbat musikarik, goiko bideoa egin dute, naiz.eus egunkariak jakitera eman duen bezala.