Arrasate Gazte Abesbatza Sant Cugat del Vallés-era bidaian

    0
    875

    Beheko testua eta argazkiak: AGA – Goikobalu.

    Uztailean Arrasaten jasotako bisita bueltatu diete Sant Cugat-eko Coral Juvenil de Escola Municipal de Música eta Cor Jove Fusió abesbatzei. Ostiralean, irailak 6, arratsaldez, heldu ziren gure gazteak Kataluniara eta larunbatean eman eman zuten kontzertu partekatua bertako Musika eskolako areto nagusian.

    Horrez gain, Sant Cugat-era bisita eta Port Aventuran egunpasa ere egin ahal izaten zuten gure gazteek. Elkartruke aparta izan da, gazte taldeak primeran moldatu dira elkarrekin, abesti eta leku berriak ezagutuz eta esperientziak partekatuz. Datorren urtera begira berriz ere errepikatzeko desiatzen daude. Primerako egunak igaro eta gero, orain ikasturte berriak dakartzan hitzordu eta kontzertu berriak prestatzen hasiko dira AGAkoak.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen