Arrasateko Gaiteroak & Garinbandek Txikitxu Arrostaitz zoriondu dute

0
842

Musikari talde animosoak kontzertua eskaini du Biteriko karpan, Arrostaitz dantza taldearen parte-hartzearekin. Gainera, detaile polita izan du eta dantza taldea 50. eta 30. urteurrenengatik zoriondu du.

Beheko bideoa eta azken argazkia: Txikitxu Arrostaitz.

Kontzertu animosoa plazaratu dute gaur arratsaldean haize- eta perkusio-instrumentuen musikariek Biterin, etengabean aireztatutako karpan.

Ekitaldi hau herriko kultur taldeek, Ibai-Artek, Santamas Komisiñuak eta Udalak antolatutako egitarauren baitakoa izan da.

Besteak beste, San Fermin edota Olentzero bezalako abestiak eskaini dituzte, eta ‘Zorionak zuri’ eskaini diote Txikitxu Arrostaitz dantza taldeari, bere 50. eta 30. urteurrenen harira.

Musikariek aipamen berezi bat egin diete Marga Mercader eta Eugenio Garciari, emazte-senar hauek izan baitziren 1970ean taldea sortu zutenak. Publikoak ere txalo beroak eskaini dizkie.

Aurten bi urteurrenak ospatzekoak ziren, baina Covid-19aren ondorioz ezin nahi bezala aurten ospatu. Hori jakinda, Arrasateko Gaiteroak & Garinbandek detaile polit hau egin diete.

Ekitaldian Arrostaitzeko neska-mutilek dantzan egin dute, eta publikoak gustura jarraitu du emanaldia, segurtasun-neurrien artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen