Arrasateko Eskubide Sozialen Kartak deialdi irekia antolatu du

0
1117

Ekainaren 11rako. 18:30ean hasi eta 20:30 bitarte Kultur Ateko Areto Nagusian izango da

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilean deitutako Greba Orokorrari Arrasaten erantzun positiboa eman zuela ondorioztatu zuen, greba ondorengo balorazioan: “Hutsuneak eta hobetu beharrekoak ere agerian gelditu ziren arren. Inongo zehaztasunetan sartu gabe, aurrera begira ateak irekita utzi genituen, hasitako bide honetan pauso gehiago ematen joateko asmoz. Mugimendu feministak hartu zuen lekukoa M8an, eta segidan etorri zitzaigun COVID 19aren birusa”.

Honek fase berri batean sartu diela adierazi dute: “Arrisku eta aukerez betetako fase berri bat. Gogoeta sakon bat eskatzen duen fase berri honen ezaugarritzea Arrasateko U30eko Greba Bilgunean egitea proposatzera gatoz”

Epe ertainera “begirako ikuspegia elkar konpartitzeko eta datozen asteetako mobilizazio sozialei bide emateko”, (ekainaren 19an, osteguna, mobilizazio egun baterako deialdia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak) batzar orokor bat egiteko deia luzatu nahi dute ostegunerako, ekainaren 11rako18:30ean hasi eta 20:30 bitarte Kultur Ateko Areto Nagusian.

Gai Ordena:

-Asanblada honen ezaugarritzea. Etorkizunera begira bilgune honen ibilbidearen inguruko hausnarketa abiatzea.

-Ekainaren 19ko mobilizazio eguna.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen