Arrasate Eskubaloiko lau talde lehian ari dira Granollers Cup-en

0
1427

Arrasate Eskubaloi taldeko hainbat talde Katalunia aldean dira Granollers Cup txapelketa jokatzen. Aurtengoa klubaren hirugarren urtean da Katalunako txapelketara joan direna.

Aurten, klubak lau talde eraman ditu, hainbat kategoriatan lehiatuz: infantil mutilak (Gari Lezeta eta Jon Urrutia ‘Piti’) infantil neskak (Lander Idiazabalbeitia eta Oier Mateos) kadetea neskak (Jonan Eskibel eta Iñigo Salterain) eta jubenil neskak (Ane Herrero eta Oihan Peñas ‘Hans’).

Granollers Cup

Granollers CUP Europako oinarrizko eskubaloi txapelketa garrantzitsuenetako bat da, 5000 jokalari baino gehiagorekin, eta 350 taldek parte hartu dute edizioan. Txapelketa hau ekainean ospatzen da, eta kirolaz eta hiriaz gozatzeko aukera paregabea da, 1.200 partida jokatzen baitira lau egunetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen