Arrasateko Erromintxelek kontzertua emango dute Aterpen ostiralean

0
640

Talde honen ibilbideari iaz ekin zioten Iñigo Zubizarreta manouche-gitarra-joleak, Aitor Moreno kontrabaxu-joleak, Jon García del Val gitarra-jole eta abeslariak, eta Zigor Martinez klarinete-joleak.

Jazz eta swing taldea da funtsean, eta askotan gipsy jazz estiloa jotzen dute. Hortik datorkio izena taldeari, erromintxela ijito euskaldunen hizkera baita.

Ostiral honetako (abenduaren 30eko) kontzertua gaueko 23:30etik aurrera izango da, Ferixalekuko kafetegi-tabernan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen