Arrasateko eraso matxistak salatzeko bilkura izan da gaur Herriko plazan

0
841

Ekainaren 23an bi eraso izan zirela salatu du Itaia sare langile-feministak, eta elkarretaratzera dei egin du

“Azken hilabete honetan gutxienez 4 emakume izan dira erasotuak Deba bailaran, azkena, pasa den ekainaren 23an Arrasaten”. Izan ere, “gizon batek bi emakume eraso zituen”.

Itaiatik erasoen biktimei “gure babes osoa adierazi nahi diegu”, eta beharrezko ikusten du “egunerokotasuneko erasoak zein horiek burutzen dituzten figurak seinalatzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen