Arrasateko epailegai izateko hautagaien zerrenda irailaren 9tik 20ra egongo da ikusgai

0
2169

Arrasateko epailegai izateko hautagaien zerrenda irailaren 9tik 20ra egongo da jendaurrean ikusgai Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ). Justizia Administrazioak herritarrei aukera ematen die delitu jakin batzuei buruzko epaiketetan parte hartzeko, eta herritarren eskubidea izateaz gain, legeak ezarritako baldintzak betez gero, lankidetza-betebeharra ere bada. Bi urtean behin epailegai izateko hautagaien zerrenda berria osatzen da, eta ondoren, epailegaiak zozketa bidez izendatzen dira. Zozketa egin aurretik, herri bakoitzeko hautagaien zerrenda jendaurrean jartzen da.

Arrasaten, zerrenda irailaren 9tik 20ra kontsultatu ahal izango da BAZen. Bertan 2026ko irailaren 16an 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak agertzen dira.

Epailegaiak aukeratzeko zozketa publikoa irailaren 28an egingo da, goizeko 10:00etan, Donostiako Atotxako Justizia Jauregian. Zozketa egin eta hurrengo zazpi egunetan, herritarrek zozketaren aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute Entzutegi Probintzialean. Erreklamaziorik aurkeztuz gero, Entzutegiak urriaren 15a baino lehen erabakiko du zozketa berriro egin behar den ala ez.

Hautagaien zerrenda BAZen kontsultatu nahi duten herritarrek honako ordutegia izango dute: astelehenetik egubakoitzera, 7:30etik 15:00etara; eguenetan, 7:30etik 18:30era; eta zapatuetan, 9:00etatik 13:00etara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen