Arrasateko Ekologistak Martxan-ek dei egiten du Larramendiri buruzko hitzaldira

0
896

‘Larramendiko erraustegiaren ondorioak osasunean’ hitzaldia antolatu du Larramendiko Arnasa plataformak. Papergintzako hondakinak kudeatzeko azpiegitura hori Arrasate ondoan, Bergaran, kokatu nahi dute. Hitzaldia Bergaran izango da eta Sara Ibañez adituak emango du.

Argazkia: Amenabar, artxibokoa / Kartela: Larramendiko Arnasa.

Papergintzako hondakinak kudeatzeko gune bat egin asmo du Valogreene Papér BC, S.L. enpresak Bergarako Larramendi inguruan.

Proiektu horren aurkako plataformak hitzaldia antolatu du biharko (martxoaren 29rako) ‘Larramendiko erraustegiaren ondorioak osasunean’ izenburuarekin.

Sara Ibañez sendagile erretiratuak emango du hitzaldia, Bergarako Irizar jauregiko azken solairuan, arratsaldeko 19:00etan.

Antolatzailea Larramendiko Arnasa plataforma da, eta Arrasateko Ekologistak Martxan taldeak ere bertaratzera dei egiten du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen