“2023an abiatutako bideari jarraipena emateko, eta martxan jarritako proiektua gidatu eta egonkortzeko pertsona egokiena dela iritzita” egin du proposamena.
Argazkia: EH Bildu Arrasate.
Hau da, planteatu du egungo alkatea izatea koalizioaren “zerrendaburu eta alkategai 2027ko maiatzeko udal hauteskundeei begira”.
“Bere ibilbide profesionalari, dedikazioari eta azken agintaldian egiten ari den lanari erreparatu” die Mahai Politikoak erabakia hartzerakoan.
2023ko Udal-Hauteskundeak irabazita, alkateak “gertuko gobernantza, berraktibazio soziala, babes komunitarioa eta hirigintza eraldaketa helburu duen herri-proiektua garatzen” aritu da Udal-Gobernuko taldekideekin.
Lan horiek guztiek “epe ertain luzeko proiektu garrantzitsuei oinarri sendoak jarri” dizkiete.
EH Bilduren oinarriek proposamen hau “baieztatu beharko dute, urtarrila bitartean luzatuko den barne-prozesuan”.
Maider Morras Azpiazu (Arrasate, 1976) abokatua da formazioz eta ofizioz. Zuzenbidean lizentziatua, Bitartekaritza Familiarreko Gradu-ondoa burutu zuen 2004-2005 ikasturtean, biak ala biak UPV/EHUn.
Mondragon korporazioan bi urtetako ibilbidea egin ostean, Bitart abokatu bulegoa sortu zuen Arrasaten, abokatu eta bitartekaritza zerbitzuak eskainiz.
EAEko Unibertsitate publikoan Zuzenbide Fakultatean irakasle ere izan da hainbat ikasgaietan.
2023ko ekainaren 12an hartu zuen Arrasateko alkatetzaren ardura, eta gaur-gaurkoz lan horretan dihardu.




