Arrasateko EH Bilduk batzarra egin du koalizioko programa arduradunarekin

0
935

Hainbat arrasatearrek egoera politikoa eta 2022-2023ko erronkak aztertu dituzte, Pello Otxandiano EH Bilduko programa arduradunarekin.

Batzarra Pablo Urangako Bilgunean egin dute gaur arratsaldean, eta hainbat arrasatearrek parte hartu dute.

Koalizioak adierazi du bere “erronka nagusienetako bat 2023ko maiatzean egingo diren Udal eta Foru hauteskundeak izango direla”.

“Arrasateko udal-politikek norabide aldaketa bat behar dute”, eta EH Bilduk “Udala berreskuratzeko duen helburu garbiarekin abiatzen du ikasturte hau”. Horretarako, “lehen urrats gisa” kokatu du gaurko batzarra.

“Egun bizi den egoera politikoaz” ere jardun da, “krisi energetiko, sozial eta ekonomikoari erreparatu, hausnartu, eta guzti honek Euskal Herrian eta Arrasaten duen eragina aztertuko da”.

“Egoera iraultzeko estrategiaren eta kokapen politikoaren berri emateko EH Bilduko programa arduraduna den Pello Otxandianok” bertan jardun du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen