Arrasateko EAJk alderdi politikoen udal asignazio ekonomikoa koronabirusaren aurkako jardunera bideratzea proposatu du

3
1661

Egun Arrasaten alderdi politiko bakoitzak asignazio bat jasotzen du hilean eta zinegotzi bakoitzeko ere diru kopuru bat. . Alarma Egoerak iraun bitartean Arrasateko EAJ-PNV alderdiak plazaratu du uko egingo diola bere asignazioari eta planteatzen du gainontzeko alderdiek berdina egin dezatela behintzat alarma egoerak irauten duen bitartean. Horrela, ia 29.000 euro bideratu daitezke covid-19ak sorturiko egoera arintzeko laguntzetara.

Testua: EAJ-PNVk.

Arrasateko EAJ-PNVk alderdi politikoen udal asignazio ekonomikoa, egoera zail honek irauten duen denborari dagokiona, koronabirusaren aurkako jardunera bideratzea proposatu du. Egun Arrasaten alderdi politiko bakoitzak asignazio bat jasotzen du hilean eta zinegotzi bakoitzeko diru kopuru bat. 4 alderdi politikok dute ordezkapena Udalean, 21 zinegotzi guztira. Datuak eskuan, Alarma Egoerak iraun bitartean ia 29.000 euro bideratu ahalko lirateke pandemiaren eragina gutxitzera neurri honekin: EAJ_PNVri dagokion asignazioa 10.200 eurokoa litzateke, EH BILDUri 9.400 euro, Alderdi Sozialistari 5.400 euro eta Podemosi 3.800 euro.

“Uste dugu Alderdi Politiko guztiei dagokigula nolabait gure alea jartzea eta horregatik, gure udal taldearen erabakia izan da hilero jasotzen dugun asignazioari, bai alderdi politikoarena baita zinegotzi bakoitzarena ere, uko egitea eta diru hori Covid-19 ak eragindako egoerari aurre egiteko bideratzea”-adierazi dute Arrasateko EAJ-tik.

3 IRUZKIN

  1. Limosna, hutsa. . Non dago alkatesaren eta zinegotzien soldata nurrizketa??????? Marketing hutsa ados nago aurreko iritziarekin. . LOTSAGARRIA alderdiek beraien mesederako erabiltzea gaur egungo herritarrek jasten dugu. Covit19 sortiriko egoera latza heuren mesederako erabiltzea, bereiro exigitzen diot alkatesari aurpegia ematea une latz hauetan edo dimisioa aurkeztu dezala eta kargua persona komprometitu eta competente bat bar dezala. Gure herriak aurpegia eta lidergoa enaten duen persona baten beharra bait du momento latz hauetan ez maniki florero bat. BESTALDE ANIMO ETA NERE TXALO BEROENAK HOSPITALEAN DIHARDUTEN SANITARIO GUZTIEI %300 A EMATEN ARI DEIRELAKO.ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen