Arrasateko EAJ-PNVek Udal-hauteskundeetarako bere zerrenda aurkeztu du

4
4741

‘Diario Vasco’ri bere zerrenda zein den aurreratu dio, eta Maria Ubarretxena alkategaiaren esanetan “beharrezkoa da etorkizunerako oinarriak jartzea eta erronka berriei heltzea”.

Argazkiak: EAJ-PNV.

EAJ-PNVren alkategaiak azaldu duenez zerrenda osatzen dutenek “perfil oso anitzak dituzte ikuspegi zabalagoa eta berrikuntzarako ahalmen handiagoa emateko”.

Bere hitzetan zerrenda “indartsua, esperientziaduna eta anitza” da, eta “oso eskerturik” agertu da zerrendakideek azaldutako “ilusio eta konpromisoagatik”.

Hautagai horiek “esperientzia daukate komertzioan, ostalaritzan, kulturan, kirolean, udal-dinamizazioan, gizarte-zerbitzuetan, enpleguan eta hezkuntzan, besteak beste”.

Maria Ubarretxenak baieztatu duenez “beharrezkoa da etorkizunerako oinarriak jartzea eta erronka berriei heltzea”.

Arrasateko EAJ-PNVek ‘Diario Vasco’ri gaur, larunbata, aurreratu dizkio beren zerrendaren izen-abizenak:

1.- Maria Ubarretxena Cid

42 urte, egungo alkatea eta kooperatibista eszedentzian

2.- Ander Garay Zabaleta

35 urte, zinegotzi, administraia eszendentzian

3.- Edurne Unamuno Rodrigo

54 urte, irakasle

4.- Jon Apraiz Ansola

(Independentea)

51 urte, Ibai-Arteko lehendakari ohia eta osteopata

5.- Agurne Juldain Alcalde

43 urte, Bidean Zentro Okupazionaleko arduraduna

6.- Asier Muxika Altuna

(Independentea)

54 urte, kirol-teknikari

7.- Maitane Muñoz Goikoetxea

38 urte, Osakidetzako langile

8.- Bixente Etxeberria Iriarte

64 urte, bankuko langile ohi

9.- Ibon Arrupe Aldecocea

49 urte, ingeniaria

10.- Amaia Ceciaga Garmendia

62 urte, Farmaziako langile

11.- Xabier Arrizabalaga Arrizabalaga

63 urte, Udal-brigadako langile ohi

12.- Pepi Gorosabel Madinabeitia

75 urte, auzo-alkate

13.- Jon Berezibar Urizar

41 urte, komunikazioan aholkulari

14.- Belvis Pardo Abad

54 urte, mekanizatuko langile

15.- Jose Ramón Mendizabal Ansoategi

(Independentea)

78 urte, bankuko langile ohi

16.- Amaia Azpiazu Aranburu

73 urte, irakasle ohi

17.- Pedro Ruiz de Azua Galdos

64 urte, kooperatibista ohi

18.- Sara Sagasta Uribesalgo

74 urte, etxeko langile

19.- Juan Ramon Mendieta Garay

69 urte, agente komertzial ohi

20.- Julian Garay Iturbe

79 urte, enpresa arduradun ohi

21.- Anuska Ezkurra Zubizarreta

48 urte, Jaurlaritzan komunikazio arduradun

Albistea osatzen gabiltza

4 IRUZKIN

  1. Etorkizuna, berrikuntza… talde honekin?Arrasatek dituen erronkei aurre egiteko beste profil bat behar dela esango nuke. Beste 4 urte zaborretara.

  2. Hain beste jubilatu zerrendan horta…
    Pertsona gazte gehiago, herriak benetan behar duena egiteko.
    Paradoja bat dirudi, Hain beste jubilatu ta goiko auzoko espaloiak Kristin eskaloiekin

  3. Nik gauza batekin flipatzen dut. Alkatea kooperatibista eszedentzian baldin bada, zergatik ez zaio ordaindu 8 urte hauetan kooperatiban zuen soldata. Zergatik ekarri du Jaurlaritzan a dedo ipini zuteneko soldata Arrasatera?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen