Correos zabalik izango da 22:00 arte lanegunetan eta 14:00 arte zapatuan, bozkatzea errazteko

0
446

Otalorako bulegoa zabalik egongo da posta bidez bozka emateko uztailaren 15ean (zapatuan) goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara. Baita lanegunetan gaueko 22:00ak arte ere.

Correosek gogoratu duen bezala “posta bidezko botoa eskatzeko, bai telematikoki baita aurrez aurrekoa ere, epea gaur (uztailak 13) bukatzen da. Posta bidez bozkatzeko azken eguna uztailaren 20a izango da”.

Correosek aholkatzen die posta bidez bozkatu nahi duten pertsonei “ez dezatela azken egunera arte itxaron”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen