‘Pecadora’ dute izena, eta Shot! Estudioetako Iñaki Bengoa eta ‘Wiloo’k egin dituzte produkzio lanak. ‘La Furia’ kantu eta bideoklip honetan “bekatua du ahoan” errimak botatzen dituen bitartean.
Bideoa: La Furia
Nerea Loron, artistikoki ‘La Furia’, 1983an jaio zen Erriberako Cascante herrian (Nafarroa) eta egun Arrasaten bizi da.
Iaz ‘Pecadora’ lanaren lehen bilduma atera zuen, bai kalera baita sare sozialetara ere. 2021ean gauza bera egingo du bigarren bildumarekin.
Hala ere, bere jarraitzaileek ez dute ordura arte itxaron beharko, Arrasaten bizi den artistak aurrerapen bat aurkeztu baitu oraintsu: ‘Pecadora’ abestia eta bideoklipa.
Artista feministak “bekatua du ahoan, irmotasunez ibiltzen da eta errimak botatzen dihardu”. Arrasateko Shot! estudioan grabatua, instrumentala Corazón Molotovena da. Letrak eta ahotsak La Furiarenak dira: