Arrasateko Bilgune Feministaren pregoia: “Ez izan konplize”

0
1176

Txosna Bartzordeak antolaturik, pregoia egin da eguerdi partean Txosnagunean. Lau egunez arrasatearrek eta Arrasate bisitatzen dutenek jaietako egitarau zabala izango dute gozagai, pasau barik.

Aurten Arrasateko Bilgune Feministako kideek izan dute pregoia egiteko eta irakurtzeko ohorea. Irakurritako testuan azaldu dute, “guztiok ondo pasatzera irtengo garela, eta jai giroaz gozatzea izango dela gure asmoa. Tamalez, ezer gutxi falta da gure asmoak zapuztuta eta parranda pikutara bidaltzeko. Eta ez, ez gara ari eguraldiaz, zerbeza txepelaz edo tabernetan egoten den bero itogarriaz. Milaka parranda zapuztu diguzuenokin ari gara. Bai, zuetaz ari gara: erasotzaileez eta horiek babesten dituztenez. Erasotzaileez eta konplizeez ari gara. Ez badakizue egoten, ez etorri.”

Halaber, pregoia irakurri ostean ez da etxaflerorik, txupinazorik bota. Izan ere, Txosna Batzordeak erabaki bezala, gaur egun ez dago horren beharrik, eta halako burrubadekin sufritzen dutenei kalterik ez egiteko.

Etxafleroaren ordez irrintziak bota dituzte Esther Otxandiano eta Isabel Kirze ama-alabak, eta gazteen txalo beroak jaso dituzte. Beraz, jaiak dagoeneko abian daude, ondo pasau pasau barik!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen