Elortza eta Ruedak ‘Anonyme Popular’ eskainiko dute bihar (ostirala)

0
294

Arrasateko Bibliotekak antolaturik, ‘Anonyme Popular’ egitasmoa Kulturaten izango da, musikari mungiarraren eta idazle eta bertsolari durangarraren eskutik. Gainera, bihar ere, urriak 20, familientzat Steam tailerra izango da Santamainan.

Kartela: Arrasateko Biblioteka. Argazkia: Anonyme Popular.

Bibliotekaren Egunaren harira, Arrasatekoak antolatutako egitarauak aurrera jarraituko du bihar:

Rafa Rueda musikaria eta Igor Elortza idazle eta bertsolarien eskutik, Anonyme Popular kontzertua izango da.

2021ean, Elortzak jendaurreko emanaldietatik erretiratzea erabaki zuen atseden hartzeko, eta, pandemiak hain baldintzatuta zegoen garai hartan, orduan bizi zen uneari eta giroari buruzko bertso sorta bat idazten hasi zen.

Ondoren, Rafa Ruedak eta Azpeitiko Kulturaz kooperatibako ikus-entzunezko kontalariek bertso horiei musika eta irudiak jarri zizkieten. Hori izan zen ‘Anonyme Popular’ proiektuaren hasiera.

“Kontzertu gogoangarria da, – baloratu dute Kulturatetik – ikusi dutenek biziki gomendatzen dutena. Eta berriz ikusteko eta disfrutatzeko prest gaude!”. Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da Kulturateko areto nagusian.

Biharko ere Santamainako bibliotekan familientzat Steam tailerra antolatu du Arrasateko Bibliotekak. Arratsaldeko 17:00etan izango da, eta 10-14 urte bitarteko gazteentzat da, heldu batekin bertaratzea eskatzen zaielarik.
Helburua da gazteak zientzia eta teknologiara are hurbiltzea, senide eta gazteek teknologiarekin esperientzia positiboa izan dezaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen