Arrasateko 6 gaztek 48 orduko baraualdia egingo dute Patxi Ruizekin elkartasunean

0
778

Baraualdia hasiko dute gaur, ostirala, arratsaldeko 20:00etan eta igandeko 20:00ak arte luzatuko dute.

Testua: Arrasateko Gose Greba.

Patxi Ruizekin elkartasunean, arrasateko 6 gaztek 48 orduko baraualdia hasiko dugu gaur, ostirala, arratsaldeko 20:00etan eta igandeko 20:00ak arte luzatuko dugu berau.

Patxi Ruizek 12 egun daramatza bere protesta muturreraino eramaten. Murtzia II kartzelan ematen ziren protesten burutzat hartuta, mehatxu eta eskubide urraketa ugari jasan behar izan ditu. Berak zein bere moduluko gainontzeko preso sozial eta politikoek hurrengoa eskatzen dute: Covid-19aren ondorioz kendu zaizkien bisitak berreskuratzea; Covid-19aren aurkako segurtasun neurriak aplikatzea eta materiala banatzea baita preso gaixo, zahar edo kondenaren zati handiena bete dutenak libre geratzea ere.

Ondoren, Patxik funtzionarioen eta kartzela zuzendariaren mehatxuak jaso zituen aurrez zuen antsietatea areagotuz. Hau salatzeko Patxik besoan zauri batzuk egin zituen, eta oraingoan ere medikuak utzikeriaz hartatu zuen. Bere ziegara itzultzeaz batera, berriz jaso zituen funtzionario zein zuzendariaren mehatxuak.

Azken gertakari hauen ondoren Patxik gose eta egarri grebari ekitea erabaki zuen pasa den astelehenean eta aurretik eskatzen zituen 3 eskariei, moduloko zuzendariaren dimisioa eta bere aurkako jazarpena amaitzea gehitu dizkio.

Egunak pasa ahala, mediku eta zuzendariaren jarrerak ez dira aldatu, konfidantzazko mediku batek hartatzea galarazi diote eta bere abokatuak zailtasun izugarriak izaten ari dira zuzendaritzarekin eseri ahal izateko.

Egoera jasangaitza da, bere osasuna arrisku larrian dago, edozein momentutan kolapsatu dakioke gorputza eta hil. Baina bere borrokarekin elkartasunean azaldu diren hainbat ekimenek arnasa ematen diote auziari: gose greban diren gainontzeko preso politiko zein militanteak, txapeoak, eginiko manifestazioak baita elkarretaratze eta bisibilizazio kanpainak ere.

Denak datoz erantzun bat ematera, Patxi zein gainontzeko euskal preso politikoak etxean egon behar dutela, bizi duten jazarpena Estatu Espainiarren errua dela, eta PSOE eta Podemos alderdiek pausu bat eman behar dutela berandu baino lehen.

Baina ezin gara soilik begira geratu, ezin baitugu itxaron Euskal Herriaren arazoak Madrilen konpon daitezen, ezta PNV bezalako partidu politiko burges espainolistengandik ezer espero.

Euskal Herri langileari dagokio ahalduntzea, Patxiren borroka ez dadin ahanzturan erori, denok batera bultzatu behar dugu Espainiar Estatuari presioa eragin eta Patxiren aldarriak betearazteko.

Berandu baino lehen, Patxiren aldarriei jaramon egiteko eskatzen dugu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen