Egile iruindarra aurkezpenean Eneko Barberenakin solastu zen, eta ondoren bere liburuko hainbat olerki errezitatu zituen Irati tabernan.

Ekitaldia ‘Arotz Letrak’ zikloaren baitan, Hedoi Etxartek (Iruñea, 1986) ‘Sortaldekoak’ poesia lana aurkeztu zuen atzo Irati taberna-topagunean.
Bere “amandrea edo amatxia” Pilar Berezibar Galdos izan zen, arrasatearra, eta espainiar faxisten altxamenduak errepresaliatuetako bat.

‘Sortaldekoak’ liburuaren oinarrietako bat hori da, eta aurkezpenean Hedoik eskerrak eman zizkien Intxorta 1937 elkarteari eta bertako Juan Ramon Garairi, memoria historikoa eraikitzeagatik.
Eneko Barberena sortzaile arrasatearra solaskide izan zuen aurkezpenean, eta ondoren Hedoik liburuko hainbat poesia errezitatu zituen. Goiko bideoan hauetako zenbait ikus-entzungai dira.



