Arrasatek Monterron parkea itxiko du gauez ostiral honetatik aurrera

6
1566

Atzo, egun bakar batetan, 11 isun jarri ziren Monterronen eremuan osasun neurriak ez betetzeagatik. Ixteko ordutegia 22:30etik 06:30etara izango da, prebentzio-neurri gisa, jende-kontzentrazioak saihesteko eta COVID-19 kutsatzeak ekiditeko.

Testua: Arrasateko Udala.

Ostiral honetatik, irailaren 4tik, Arrasateko Udalak Monterron parkea itxiko du 22:30etik 6:30era, prebentzio neurri gisa, jende-kontzentrazioak saihesteko eta COVID-19 kutsatzeak ekiditeko.

Udaltzaingoak adierazi duenez, Uda honetan nabarmen igo dira Monterron parkearen inguruan udaltzaingoak egindako esku-hartzeak: 21 izan dira guztira zaratak, kexak, maskara gabeko pertsonak, botiloiak eta abar zirela eta Udaltzaingoa Monterronenra bertaratu behar izatea. Pasa den Udan esku-hartze bakarra egon zen ingurune berean konparazioan.

Gainera, azken bi asteetan Udaltzaingoak 49 isun jarri ditu osasun neurriak ez betetzeagatik, horietatik  % 50 Monterron parkean izan direlarik.Gogorarazi nahi da Euskadi berriz ere alarma egoeran sartu zenetik abuztuaren 17an, udaltzaingoak salaketa proposamenak Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailera bidali behar dituela izan ere Segurtausn Saila baita alarma egoeran isunak ezartzen dituen organoa.

Atzo gauean, irailak 3, beste esku-hartze bat egin zen eta 11 isun jarri ziren baina Ikusirik esku-hartze eta isunak jartzeaz gain bilera sozialak eta botiloiaren praktikak jarraitu egiten dutela Monterron parkearen inguruan, berau ixtea erabaki da neurri gehigarri bezala.

Era berean, Udaltzaingoaren zaintza-lanak areagotuko dira inguruan.

6 IRUZKIN

  1. Betikoa! Lau pekatarien errugatik gainontzekoak euren kulpak ordaindu!
    Hoba litzake udaltzain patrulla bat berton gau osoan zehar izatea.

  2. Egun osoa izango duzu Monterronera joateko eta goizetik garbi topatuko duzu, ez orain moduan, nazka ematen duela..

  3. Lotsagarria, zergatil ezin Det gauetan Monterron parkean lasai Egon pasiatzen, tabernetan ez al Dago jende pilaketarik? Eta kasko zaharrean, eta Ur txorroetan. Non Dago herritarron eskubideak? LOTSAGARRIA, HEMENDIK DEITZRN DET ARRASATEAR GUZTIEI NEURRI DICTATORIAL HAUEN KONTRA BAI BAZ EN KEXAK AZALDUZ ETA BAI KOMUNIKABIDEETAN SALATZERA

  4. Ez dauz leku gehiago pasiatzeko?? Gauean monterronetik bakarrik paseatu daiteke?

    Neurri diktatorialak? Jajaja, nik ere nahi dut liburutegira eta kiroldegira gauean joatea!! Denok kalera, kexatu gaitezen!! Bihar greba generala!!

    En fin…

  5. Nik neurri diktatorialak direnik ez nuke esango, baina bestalde Monterron liburutegia eta poliaz konparatzea astakeri ederra deritzot.
    En fin…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen