Arrasatek bi zebrabide adimendun berri ditu Gipuzkoa etorbidean eta Kulturolan

0
401

Otalora kaleko Lizentziatua kalekoarekin batera, Arrasatek 3 zebrabide adimendun ditu. Hau izan zen Gipuzkoako lehena, 2021ean instalatua.

Testua: Arrasateko Udala.

Udalak bi zebrabide adimendun berri jarri ditu Arrasaten: Gipuzkoa etorbidea 38n eta Nafarroa etorbidea 2n (Kulturola). Otalora Lizentziatua kalekoarekin batera, Arrasatek 3 zebrabide adimendun ditu dagoeneko. Hau izan zen Gipuzkoako lehena, 2021ean instalatua.


Bi zebra-pasabideetan oinezkoentzako pasabide adimendun bat jarri da, elkarren artean konektatutako 12 argi-plakaz osatua. Zebrabidea eta seinale bertikalak ibiltariek erabiltzen dituztenean argiztatzen dira. LED argiak dituzten seinaleak ditu eta sentsoreekin aktibatzen dira oinezkoek zeharkatzen dutenean.

Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak adierazi duenez, “zebrabideen argiztapena hobetzeko hainbat ekintza egiten ari gara, oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Trafiko handieneko eremuetan kokatzen dira, jende asko biltzen den merkataritza- eta aisialdi-ekipamenduak edo -establezimenduak hurbil daudelako”. Zinegotziak adierazi du “zebrabide horiek istripu kopurua eta, batez ere, harrapatzeko arriskua nabarmen murrizten dutela. Bide segurtasunean aurrera egiteko eta arrasatearrentzat udalerri segurua eraikitzeko urrats berria da”.


Udalak egindako inbertsioa 21.089,43 euro + BEZa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen