Arrasatearren presentzia ez da faltako Aretxabaletako Andramaixetan

0
1315

Argazkia: MB artxiboa

Gaur , abuztuak 13, hasiko dira Aretxabaletako Andramaixak eta abuztuaren 17a bitartean ekitaldi ugari izango dira bertan.

Hainbat arrasatear ere bertan izango dira, oholtza gainean nahiz eszenatokitik at, jaietan parte hartzen eta gozatzen.

Bihar, abuztuak 14, GuGeu txosnagunean Mutiko eta Denso arituko dira. Abeslari aramaioarra eta ekoizle arrasatearra 23:00ak aldera arituko dira.

Abuztuaren 15ean, Andramari egunean, Añube arituko da txosnagunean, Zinez eta Ithaka taldeekin batera. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Egitarau osoa hemen ikusi daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen