Arrasatearrek leiho eta balkoietatik Baserritar Eguna ospatu dute

0
2362

Covid-19ari aurre eginez, asko izan dira baserritar jantzia atera, eta Baserritar Eguna ospatzera leiho eta balkoietara atera direnak. Realaren eta Athleticen kamiseta ugari ere ikusi dira, izan ere, atzo bi taldeen artean Errege kopa jokatzekoa zela gogoratu behar da.

Bideoak: Akorde, Iver, Juanpe Del Pozo, Alazne Canales, Marijo Simon.

Maritxu Kajoi eta Gabon Zaharra ospatu ondoren, atzo Baserritar Eguna ospatu zen Erdiko eta Itxaropena kaleetako lagunek antolatuta. Baina ez ziren bakarrak izan, beste arrasatear asko ere festan parte hartzera animatu ziren. Santa Teresa auzoan adibidez, arratsaldean danborrada egin zuten.

Covid-19ari aurre eginez, asko izan ziren baserritar jantzia atera, eta Baserritar Eguna ospatzera leiho eta balkoietara atera zirenak. Realaren eta Athleticen kamiseta ugari ere ikusi dira, izan ere, atzo bi taldeen artean Errege kopa jokatzekoa zela gogoratu behar da.

Hona hemen antolatzaileek eta herritarrek bidalitako bideoak:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen