Arrasatearrek Amaia antzokia bete dute Porrotxin zoriontzeko [argazkiak eta bideoak]

2
1316

Arrasatearrek Amaia antzokia bete dute Porrotxin zoriontzeko bere 15. urtebetetzean. Txatxilipurdi Elkarteak antolatuta aurtengo Txikilandiaren barnean, eta Porrotxinek, Porrotx lagun, herriko hainbat eragileren zorionak jaso ditu. Eszenatoki gainean izan dira Arrasate Musikal, Porrotxinen familia, Lore Gazteak, danborrada, Arrasate Rugby Taldea, Porrotxinen kintoak edo adinekoak, trikitixa taldekoak, Izaskun Murgia Lirika Elkartea, txistulariak, Erraldoi eta Kilikien konpartsa eta Txatxilipurdi Elkartea. Eszenatokitik 15 eragile eta 250 pertsona igaro dira.

Amaia antzokia bete duten guraso eta haurrek musikaz eta umoreaz gozatu dute protagonistarekin, zenbait unetan oso hunkigarria izan den ekitaldi batean. Gainera, jai giroan hainbat balio aldarrikatu dira, hala nola, gizarte-inklusioa edo aniztasuna. Zorionak Porrotxin!

Beheko argazkiak: Txatxilpurdi elkartea.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen