Arrasatear talde batek Bari-n (Italia) ‘San Nikolas’ abestu du

0
2422

Bideoa eta argazkia: Arrasatear taldea – Josemari Velez de Mendizabal.

Arrasateko abesti ezagunak bere hasieran ondorengoa dio: “San Nikolas coronado, arzobispo de Bari es”, nahiz eta jende askok “arzobispo de Mari Andres” abesten duen.

Asuntua da arrasatear talde bat Italiako Bari hirian izan dela, eta hiri honetan Nikolasen omenezko eskultura bat dago. Izan ere, erlijio katolikoak bertako Nikolas santutzat dauka.

Lagun talde hau bere ondoan ipini eta Arrasateko ‘San Nikolas’ kantu ezaguna abestu diote, bideoak erakusten duen bezala, ondo jarraitu lagunak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen