Arrasatear bat Kanarietan ezkondu da, herrikide ugarirekin ospatuz

0
8044

40 lagunek Kanaria Handira bidaiatu dute, Aitor Elizaran arrasatearraren eta Ramon kanariarraren arteko ezkontzara, gora ezkonberriak!

Argazkiak: Xabi Azula.

Gaurko ezkontza baino lehen, ostegunean, Euskal Herritik joandako lagunek bisita turistikoa egin zuten, eta irlaren barnealdeko herriak bisitatu zituzten, baita Guayadeque esaterako ere. Leku “oso polita” dela baloratu du Xabi Azula arrasatearrak.

Hortaz gain, atzo, ostirala, cocktail bat ospatu zuten familia kanariarra ezagutzeko, eta gaur ezkontza ospatu dute, eguzkia lagun.

Ospakizunean ez da drag queena falta izan, eta giro ederra dute Maspalomas hiriko Playa del Inglés inguruan. Zorionak Aitor eta Ramon! Gora ezkonberriak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen