Arrasate Trikitixa Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago

0
269

Bideoa eta testua: Arrasate Trikitixa Eskola.

Urtero bezala, iraila iritsi da, eta honekin batera ikasturte hasiera. Egun bizi dugun egoera kontutan hartuta, Arrasate Trikitixa Eskolak aurten Eskola Plazara ez antolatzeko erabakia hartu du. Eskola Plazara eguna ekitaldi berezi bilakatu da azken urteetan eskolarentzat herrian Trikitixa eskola bat dugula erakusteaz gain herriarengana hurbiltzen garelako gure berri emateko.

Urtean zehar, COVID-19ak, milaka ekitaldi bertan behera utziarazi ditu mundu mailan eta, ondorioz, Arrasate Trikitixa Eskolak berdin jokatu behar lukeela uste dugu. Ekitaldi honek herritarrak elkartzeko eragina izan dezakeela ikusirik, 2020ko jaialdia bertan behera uztea erabaki dugu. Momentu hobeak heldu bitartean, eskolan izango gara trikitixan botoiei zein panderoan txapei astintzen.

Bestalde, urriaren 5ean emango diogu ikasturte berriari hasiera, modu presentzialean hasirik, Eusko Jaurlaritzak ezarritako arau zein segurtasun neurri guztiak beterik. Matrikula epea zabalik daukagu, arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidera idatzirik.
Nahikoa da izen-abizenak, adina eta ikasi gura duen instrumentua jartzea.

Garai zailak diren arren, gazte zein heldu guztioi gure ateak zabaltzen dizkizuegu. Animatu!

Azkenik, kolaboratzaile guztiei eskerrak eman nahi genieke urte hauetan haien laguntza
eskaintzeagatik. 2021ean indartsu bueltatuko gara!

Trikitixa Eskola Instagramen

Trikitixa Eskola Twitterren

Trikitixa Eskola Facebooken

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen