Arrasate Musikalen Jam Sessiona Arrasaten! [Testua: Ibai-Arte]

0
779

Ibai-Artek eta Musika Eskolak Jam Session bat antolatu dute Ezkiña Tabernaren laguntzarekin, ekainaren 15erako, 19.30ean, Albolapetan.

Beheko bideoa: MB mediateka / Kartela: Ibai-Arte.

Jam Session bat musika-inprobisazioko topaketa informal bat da, musikarien gozamenerako topaketa bat, non idatzi eta entseatu gabeko musika jotzen duten.

Jam Session hau Zigor Martinezek zuzenduko du eta Musika Eskolako ikasleek parte hartuko dute, gutxienez 12 musikari izango dira. Dena dela, gozatzera eta ondo pasatzera etorri nahi duen edozein musikari helduri irekita dago Jam-a. Arratsalde on bat igarotzeko partiturarik gabeko kontzertuaz, musika-egiturarik gabekoaz gozatu ahal izango dugu. Ikuskizun honetan, Arrasateko musikari handiez gozatzeko aukera izango dugu.

Aurtengo Arrasate Blues-en ere bi Jam Session izango ditugu, Aterpe Tabernan. Jaialdian egongo diren musikariek parte hartuko dute hauetan, baina bertan parte hartu nahi duen edozein musikariri ere zabalik izango dira. Informazio gehiago izateko, www.arrasateblues.com webgunea bisitatzera gonbidatzen zaitugu.

Zatoz eta gozatu gurekin topaketa honetaz!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin. 

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen