Argazkia eta bideoa: Arrasate Musikal.
Arrasate Musikaleko Tronpetako ikasleek kontzertua eskaini dute Juan Arzamendi Musika Etxean. Musika eskola maiatzean eta ekainean eskaintzen ari den Arrasate Musikaleko Udaberri Ziklo Musikalaren barruan sartzen da kontzertu hau. Zorionak tronpetalaris!
Asteartean biolin ikasleek Juan Arzamendi Musika Eskolan jo zuten eta Arrasate Musikaleko ikasleek euren egoitza berrian eskaini zuten lehen kontzertua izan zen.
Gaur tronbon, tuba eta bonbardinoko ikasleek kontzertua eskainiko dute Juan Arzamendi Musika Eskolan arratsaldeko 18:00etan. Mikel Markiegi irakasleak zuzenduko ditu.