Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa urteak darama Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Arrasaten antolatzen duen Zarzueletako musika interpretatzen. Aurtengoa el Huesped del Sevillano da eta Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa Iker Olazabalen zuzendatritzapean, bertan izango da.
Azaroaren 22an, 23an eta 24an, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Jacinto Guerreroren ‘El húesped del sevillano’ zarzuela ikuskizuna eskainiko du Amaia antzokian.
Denbora tarte honetan prestatutako lana ikusteko sarrerek 20€-ko prezioa dute eta arrasate.eus webgunean daude salgai. Bestetik, hauek dira hiru egun horietako ordutegiak:
- Azaroak 22, ostirala, 20:00etan
- Azaroak 23, larunbata, 19.30ean
- Azaroak 24, igandea, 19.30ean




