Arrasate Musikaleko ikasleek askotariko piezak jo dituzte piano kontzertuan

0
213

Gaur, ekainak 10, Arrasate Musikaleko ikasleek piano kontzertua eskaini dute Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan. Ikasleak banaka eta binaka taularatu dira eta bakoitzak piano pieza motz bat edo bi jo ditu. Horrela, hainbait pieza entzuteko aukera izan dute bertaratutakoek eta emanaldia ere dinamikoa izan da. Bestetik, bi irakasle egon dira taula gainean, dena behar bezala irten zedin lanean.

Aste honetan aurreikusitako kontzertuetatik lehena izan da gaurkoa. Bihar ez da kontzerturik izango, asteazkenean izango da hurrengoa, biolin kontzertua hain zuzen, hau ere Juan Arzamendin, 18:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen