Arrasate Musikaleko helduak Mondragon Hotelean aritu dira

0
2794

Arrasate Musikalek antolatutako udaberri ziklo musikaleko berritasunetako bat izan da helduek gaur Mondragon Hotelean eskaini duten kontzertua. Horrela, Arrasate Musikalen dabiltzan helduek ere, talentua erakusteko aukera izan dute giro onak lagunduta, bertara gerturatu den jendearen aurrean. Bide batez, kontzertu honen helburuetako bat izan da arrasatear helduak ere musika ikastera animatzea.

Bihar, Elkartasun Egunean, kalean zehar irtengo dira Arrasate Musikaleko gaitak eta datoren astean ere, era gutietako instrumentuzko kontzertuak ikusteko aukera izango da, egitaraua hemen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen