Arrasate Musikaleko Dantza taldeak kurtso amaierako emanaldi ederra eskaini du Amaia Antzokian. Ikuskizuna Udaberri Ziklo Musikalaren baitan eskaini dute eta gaurkoa berezia izan da, besteak beste, instrumenturik gabekoa izan delako. “Musikak gorputzaren bidez hartzen duen forma, ikus-entzunezko ikuskizun zirraragarri batean” eskainiko zutela adierazi zuten eta baita lortu ere.
Adin ezberdinetako dantzariak aritu dira oholtzan, banaka, binaka, zein taldeka eta hau izan da eskaini duten emanaldia:
- Complicidad-Voila
- Aceptacion-Billie Ellish
- Luna Nueva Luna Llena- Queen of the Fairies
- Hadas somos todas- Rewite The Stars
- La nueva constelacion, mis estrellas- Love Story
- Yo soy tu, tu eres yo- Waiereare you
- Nuestro Poblado- Musica de las Diosas
- En busca del tesoro robado- Piratas del caribe
- “Nosotras”- Pink
























