Arrasate Musikaleko Big Band taldeak entsegu irekia eskainiko du

0
1698

Arrasate Musikaleko Big Band taldeak, entsegu irekia eskeiniko du edonorentzat Abenduaren 17an, asteazkena, 19:30ean, Musika Eskolako Auditorioan. Ekintza hau beraien 25. urteurrenaren ospakizunen barne dago. Sarrera doakoa da. “Gerturatu eta gozatu!”. Arrasate Musikalek abenduan eskainiko duen kontzertuetako bat da. Hemen abenduko kontzertzuen egitaraua:

  • Abenduak 17, asteazkena, 18:00etan: Ikasleen Gabon Kontzertua Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan.
  • Abenduak 17, asteazkena, 19:30ean: Big Band Taldearen Entsegu Irekia Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan.
  • Abenduak 19, ostirala, 18:00etan eta 19:00etan: Ikasleen Gabon Kontzertuak Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan.
  • Abenduak 26, ostirala, 11:30ean: Tronboi, Tuba eta Bonbardino Ikasleen Musika Saioa herriko kaleetan.
  • Abenduak 31, asteartea, 13:00etan: Arrasate Musikaleko Banda Amaia Antzokian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen