Arrasate Musikaleko Bandak ohikoa den Santa zezili kontzertua eskeiniko du azaroaren 19an, igandea, 12:30etan San Frantzisko elizan, Mikel Markiegiren zuzendaritzapean. 11:30etan kalejira bat egingo da Sebero Altube Plazatik hasita, herriko kaleetan zehar, Gainza pieza interpretatuz. Kontzertua doakoa izango da.
Arrasate Musikaleko Banda, Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, hiriaren behar kulturalei erantzuteko. Ordutik haziz joan da, partaide kopuruan eta urtero eskaintzen dituen ekitaldietan. Taldeak, egiteko lan bikoitza betetzen du: alde batetik Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin, eta bestetik Arrasateko Bandaren funtzioa, herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan inplikatuz.
Geroago, Eduardo Arzamendi, Jose Ramon Elkoro eta Iker Olazabalek hartu zuten zuzendari lana. Gaur egun Mikel Markiegi da Bandako zuzendaria.
Egitaraua:
- Overture to a New Age ————————————— Jan de Haan
- Concierto de Aranjuez—————————————- J.Rodrigo
- The Mask of Zorro——————————————— J.Honer
- Jaialdia ———————————————————– I. Urkizu
- The Beatles Gold ———————————————- J.V. Krayendonck
ZUZENDARIA: Mikel Markiegi





