Arrasate Musikaleko 50. urteurrenaren lehen ospakizuna izango da larunbatean

0
342

Banda Nagusiak eta Banda Gazteak kontzertua eskainiko dute Monterron parkean.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasate Musikalek aurten 50. urteurrena ospatzen du, eta lehen ospakizuna urriaren 1ean, larunbata, 18:30ean  Monterron parkean izango da. Bertan Arrasate Musikaleko Banda nagusia eta Banda Gazteak parte hartuko dute. Talde bakoitza bakarka bi pieza interpretatuko ditu eta gero bi taldeak batera beste bi obra joko dituzte. Amaitzeko, Arzamendik osatutako martxa interpretatuko dute. Hau aurten emango dituzten kontzertu guztietan errepikatuko da. Euria eginez gero kontzertua Amaia Antzokian izango da.

Aurretik, 17:30etan 2 agrupazioak batera kalejira bat eskeiniko dute herriko kaleetan zehar. Sarrera doakoa izango da.

Animatu eta disfrutatu kontzertu berezi honekin!

EGITARAUA

BANDA GAZTEA

  • A night in Budapest——————————D. Bobrowitz
  • The Buffalo Suite/ Oye como va————–M. Warren/ T. Puente

ZUZENDARIA: Igor Larrañaga

BANDA NAGUSIA

  • Ezpata Dantza Amaya —————————J.Guridi
  • Frank Sinatra  HitsMedley———————–Arr. N.Iwai

ZUZENDARIA: Mikel Markiegi

BANDA NAGUSIA+ BANDA GAZTEA

  • Simphonic Highlights——————————Arr. S.Bulla
  • Arrasate Musikal Ereserkia———————-Juan Arzamendi

ZUZENDARIA: Mikel Markiegi

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen