Azaroak 26an, ostirala 17:30ak inguru, Arrasate Musikaleko Banda Gazteak kalejira bat eskeiniko du herriko kaleetan zehar. Banda Gazteko zuzendaria Igor Larrañaga da. Ondoren 19:00ak aldera, Arrasate Musikaleko Gaiterioek baita ere, kalejira egingo dute herriko alde zaharrean zehar, Domentx Ucineren ardurapean.
Azaroaren 28an, igandea 12:30etan, ohikoa bihurtu den Arrasate Musikalaren kontzertua egongo da ikusgai eta entzungai San Frantzisko elizan. Bandako zuzendaria Mikel Markiegi izango da.
12:00etatik aurrera doako sarrerak banatuko dira elizaren atarian. Behin sarrera horiek agortuta, inor gehiago ezingo da elizara sartu kontzertura.
ARRASATE MUSIKALEKO BANDA
Arrasate Musikaleko Banda, Jose Ramon Vitoriak sortu zuen 1994an, hiriaren behar kulturalei erantzuteko. Ordutik haziz joan da, partaide kopuruan eta urtero eskaintzen dituen ekitaldietan.
Taldeak, egiteko lan bikoitza betetzen du: alde batetik Musika Eskolako Banda, bere helburu pedagogikoekin, eta bestetik Arrasateko Bandaren funtzioa , herriko ekintza eta ekitaldi esanguratsuenetan inplikatuz. Geroago Eduardo Arzamendi ,Jose Ramon Elkoro eta Iker Olazabal hartu zuten zuzendari lana, gaur egun Mikel Markiegi da Bandako zuzendaria.