Artxiboko argazkia, kartela eta beheko testua: Arrasate Musikal.
Arrasate Musikalek atseginez iragartzen du gaztetxoen artean musika ikasketa sustatzeko hobari berezi bat martxan jarriko duela.
2025-2026 ikasturtean, bonbardino, klarinete, flauta, tronpa, biola eta musika-tailer espezialitateetan matrikulatzen diren 5 eta 10 urte bitarteko ikasleek % 50eko murrizketa izango dute hileko kuotan.
Neurri horren helburua da musika-prestakuntza haur gehiagorengana hurbiltzea, eta, horretarako, arte-hezkuntzarako sarbidea eta talentu berrien aurkikuntza sustatzea txiki-txikitatik. Musika ikasteko esperientzia ilusiotik, jolasetik eta sormenetik bizi nahi dugu.
Hobaria zuzenean aplikatuko zaio dagokion hileko kuotari, eta espezialitate bakoitzean eskainitako plaza-kopurua bete arte egongo da eskuragarri. Beraz, lehenbailehen gurekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu, zeurea erreserbatzeko.
Informazio gehiagorako edo matrikula formalizatzeko, interesatuak Arrasate Musikalera joan daitezke.
Arrasate Musikal
Zerrajera kalea 8





