Arrasate Herri Eskolak Gaztainerre Festa ospatuko du azaroaren 17an

0
748

Urteroko ohitura bihurtu den Gaztainerre Festa ospatuko du Arrasate Herri Eskolak aurten ere. Jaia azaroaren 17an izango da Biteri plazan. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara gaztaina erreak dastatu ahal izango dira, baina, horrez gain, txosna bat eta herri eskolako materiala saltzeko postu bat egongo dira. Buztantxoren bisita ere ez da faltako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen