Pandemia dela eta urtebete jaia antolatu ezin ondoren, Arrasate Herri Eskolak Gaztainerre jaia ospatu ahal izan du aurten. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Biteri plazan gaztaina erreak dastatzeko aukera izan dute ikasleek, gurasoek eta irakasleek. Plazan txosna bat eta Herri Eskolako materiala saltzeko postu bat jarri dira ere. Txikienek Bustantxoren bisitaz gozatu dute.
Hasiera Kultura ARRASATE HERRI ESKOLA Arrasate Herri Eskolak Gaztainerre festa ospatu du Biteri plazan