Arrasate Herri Eskolak Gaztainerre eguna ospatuko du ostiralean

0
1387

Ostiralean, azaroaren 21ean, Arrasate Herri Eskolako Guraso elkarteak antolatuta, Gaztainerre eguna ospatuko dute Biteri plazan. Festa 16:30ean hasiko da eta eskolako 3 guneetako haurrak joango dira bertara irakasle eta guraso bolondresek lagunduta.

Bertan, Gaztainak umeei banatzeaz gain, eskolako kamiseta, jertse eta materiala ere saltzen jarriko dute. Musikari dagokionez, Shane Curley eta Azkaiter Pelox musikariek girotuko dute arratsaldea. Amaieran, gaztainak sobratuko balira, jende artean banatuko lituzkete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen