Arrasate gune gorritik atera da 480ko tasarekin

0
4159

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguerdian kaleratu duen txostenean jakitera eman duenez, Arrasate gune gorritik atera da, eta 100.000 biztanleko 480 positibotasun tasa du. Abenduaren 30etik 24 positibo antzeman dira Arrasaten PCR testetan. Beraz, ostalaritzak ateak ireki ahal izango ditu berriro.

Debagoieneko beste udalerri batzuei dagokienez, Aretxabaletan 16 positibo aurkitu dira, Antzuolan 1, Bergaran 13 positibo, Eskoriatzan 16 positibo eta Oñatin 11. Aretxabaletak, Eskoriatzak eta Gatzagak gune gorrian jarraitzen dute 500 positibo 100,000 biztanleko baino gehiagorekin.

Gaurko boletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen