Beheko testua eta irudiak: Goikobalu.
Datorren ostegunean, abenduak 21, Arrasateko Gazte Abesbatzak (AGA) eta Bergarako Orfeoi Gazteak kontzertua eskainiko dute Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan. Arratsaldeko 19:00etan hasita, hainbat pieza eskainiko dituzte Txomin Maidagan eta Nerea Parra zuzendarien gidaritzapean, David Vargasek pianoan lagundurik. Amaitzeko, beste bi kantu elkarrekin abestuko dituzte.







