Arrasate-Gatzaga taldean ospatu da, 4 herrietako partaideekin

0
1177

Ekitaldi honek Gatzbidea takarraran egiten du, betiere “lehiakortasuna alde batera utzita”. Gainera, aurtengo edizioan “Aretxabaleta, Eskoriatza eta Gatzagako lagunak ere taldekide izan dira”.

Argazkia: Antolakuntza.

Irteera Arrasateko Arotz plaza edo Errementari plazan izan da goizeko 10:30ean, eta taldeak elkarrekin eta bidegorriari jarraiki, Arrasate-Eskoriatza zatia egin du.

“Aurten Aretxabaleta eta Eskoriatzako partaideak ere batu dira – baloratu du talde antolatzaileak – eta Gatzagako alkatea bera ere taldekide izan dugu”.

Izan ere, antolakuntzatik azaldu izan duten bezala parte-hartzaileak “ibilbide osoa edo zati bat egin dezake”.

Gatzbidea takarraran ekitaldi honetan “taldearen erritmoa errespetatu behar da – baieztatu du Yoli Perez de Arenzaza antolatzaileak – eta saiatzen gara neska eta mutilen parte-hartzea parekatua izaten”.

Ondoren, gaurko ibilibideari jarraiki, mendialdetik eta eguerdiko 12:00 aldera, Gorosarri landetxera iritsi da. Bertan ura eta fruta izan dira parte-hartzaileendako. Gainera “bertako lagunekin hitz egiteko tartea hartu dugu”.

Betiere “lehiakortasuna alde batera utzita” Dorletara igo da, eta eguerdiko 13:00 inguruan Gatzagako plazara iritsi da. “Umore klabean sprint txiki bat egin dugu herriko iturrira arte”.

Ibilbidea 14’5 kilometrokoa da guztira, eta “talde osoa batera doa”, hiru xede dituelarik: “kirola egitea, sasoian mantentzea eta ondo pasatzea lagun artean”.

Antolatzailea Arrasateko talde bat dugu, eta laguntzaileak Gatzagako Udala eta Gorosarri landetxea.

Aipatzekoa da ere Arrasate-Gatzaga aurrera eramaten dela Gatzagan Sanmilixanak ospatzen direnean.

Arrasate-Gatzaga ekitaldia “zabalik dago pertsona guztientzat, betiere lehiakortasuna alboratuz, eta taldea batera joaten da, nahiz eta horrek suposatu erritmoa motelagoa izatea. Ildo honetan, datorren urtean 9 lagunen ordez, 60 edota 350 lagun elkartzen bagara, ederto!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen