Arrasate ezagutzeko bi aukera berri asteburuan

0
357

Arrasateko herritarrek bi aukera berri izango dituzte, Arrasate eta inguruko interesguneak gertutik ezagutzeko. Larunbatean bisita gidatua egingo dute (10.30-etan euskaraz eta 12.00-etan gaztelaniaz), Arrasate eta herrigunea gertutik ezagutzeko. Bisitetarako izen-emateak esteka honen bidez egin ahal izango dira.

Igandean Galarrako kobazuloak ezagutzeko aukera izango da. Kobazulo horiek oso garrantzitsuak dira tokiko paisaian, eta Arrasateko iragan arkeologikoa hurbilagotik ezagutzeko balio bait dute. Bisitak 09.00-etan euskaraz eta 11.00-etan gaztelaniaz izango dira. Parte hartu ahal izateko arropa egokia eta kaskoa eraman behar dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen